martes, 24 de febrero de 2009

PORTUA eta GALEOIA



*
*
*
*
*
*
*
*
Lekeitioko parrokia eta Urpekofabrikak antolatutako web orria.
Erdera nahi badezu, sartu hemen ... " Cofre del Corsario "


Hiztegi laburra
Bankua: erretaulari eusten dion behealdea.

Ganga: sabai kurbatua.

Eliz burua: aldare nagusia dagoen elizako aldea.

Kalea: erretaularen banaketa bertikaletako bakoitza.

Txanbrana: erretaularen inguruan edo gainean jartzen den harri edo zurezko apaindura.

Giltzarria: gangaren erdiko atala.

Korua: elizako aldea, behealdea, musikari zuzenduta.

Kale tartea: erretaulako kaleen artean dagoen tartea.

Gotikoa: erromantikoaren ostean etorri zen estilo artistikoa; XIII. mendetik XVI. mendera iraun zuen.

Bereizgarriak: arku zorrotza eta gurutze-ganga erabiltzea.

Mausoleoa: hilobi monumental eta luxuzkoa.

Nabea: eraikin baten dauden espazioetako bakoitza, hormez edo zutabez mugatuta.

Neogotikoa: gotiko originala imitatzen duen XIX. mende amaierako estilo artistikoa.

Pisua: erretaularen zatiketa horizontal bakoitza.

Erromantikoa: XI. mendetik XIII.era iraun zuen estilo artistikoa; erdi-puntuko arkua eta kanoi-ganga erabiltzen ziren.

Sakristia: abadeak janzten diren eta objektu sakratuak gordetzen diren elizako aldea.

Trazeria: irudi geometrikoez egindako apainketa arkitektonikoa; gotikoan asko erabiltzen zen;
harri edo zur zulatuzkoak.


Triforioa: erdiko nabearen erdialdera kokatutako galeria edo korridore irekia; leiho apaingarrien multzo jarraitu batek argitzen du.


*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
Jarraitu zembakiak eta margoztu Kalatxo Corsarioa



*

MAPAK

Web by: Urpekofabrika.


Beti itsasoari lotuta.

Balearrantzaleen, abenturarerien, piraten, nabigatzaileen, korsarioen eta mercatarien sorburua eta helmuga izan da.

Direla mendeetatik gizon-emakumeak komerzioari, arrantzari eta bein baten itsasoari loturiko jardueretan aritu izan dira.

Harreman estu horrek sortarazi du lekeitiarren izaera: abenturari, ekina, behargina, alai etaharkorra.



Ateak zabalik daude Euskal Herriko eta baita Mundu osoko gazteari euren zusendari eta familiari.

Lasai eta baketzua neguan; animatu eta jendetsua udan, toki berezia eskaintza osoagas: natura, kultur agenda interesgarria (korsario, pirata eta balearrantzleen esperientziak), erakuzketa eta herri jai betea.

Ongi etorri

eta lortu zure

altxorra !!!!!!

*

*

*

*


SARRERA

Historia:



Lekeitioko elizarik garrantzitsuena Amabirjinaren Jasokundeari eskainita dago.
Seguruenez, 1200 inguruan eraiki zuten. Duela 800 urtetik gora.
Baina harrezkero hainbat aldaketa izan ditu.
Gaur ikusten duguna, gutxi gora-behera, 1450 eta 1500 bitartean eraiki zen. Duela 500 urtetik gora.
Eta gotiko deitutako estilokoa da.
Hasieran eliza guztiz xumea zen, eliz buru poligonaletan amaitzen ziren hiru naberekin, kanpaientzako
dorrearekin.



Baina laster gehitu zitzaizkion diru gehien zutenek gero bertan hobira zitzaten eraikitzeko agintzen zituzten kaperak, korua, organo eta abeslarientzat, abadeek meza eman aurretik janzteko erabiltzen zuten eta objektu sakratuak gordetzen ziren sakristia, elizpea



Eta 1883. urtean lekeitiar aberats batek,
Pascual Abaroak, obra garrantzitsu batzuk ordaindu zituen: erdiko eliz buruaren atzetik igarotzen den korridorea, hau da, girola eraiki zen, elizpea aldatu eta sakristia lekualdatu zen.

Eta neogotiko, hau da, “gotiko berria” deitutako
estiloan egin zen; estilo gotikoaren antz handia du
eta, horregatik bat datorkio.



Markatuko zenuke plano honetan nabeei (1),
dorreari (2), kaperari (3), koruari (4),
sakristiari (5), elizpeari (6) eta girolari (7)
dagokion lekua?




KANPOALDEA

Portada eta Elizpea:


Bilatu detaile hauek eta portadan non
dauden markatu.














*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
1883an elizpe berria eraiki zen, handiagoa eta plazarekin aurrekoa baino
hobeto komunikatuta.


Casto de Zavala arkitektoak diseinatu zuen, estilo gotiko originala imitatuz.

Begiratu marrazki hau: gorriz dagoena dagokio berrikuntza neogotiko honi.

*
*
Lanak Pascual Abaroa Parisen bizi zen bankari lekeitiarrak ordaindu zituen.
*

Bere mausoleo edo
hilobia eliza barruan dago.
*
Eta bere izena ganga baten
erdian idatzita dago.
*
Aurkituko zenituzke mausoleoa
eta bere izena idatzita dagoen lekua?

*

Aurkitzen dituzunean, osatu marrazkia.

BARRUKO AIZEAK

Eliza Gotikoa:


Eliza gotikoek erdiko nabea aldamenetakoak baino altuagoa dute.

Lekeition, erdiko nabeak 23,60 metrotako altuera du.

Zazpi pisuko eraikin batena bezalakoa.

Aldamenetakoek erdia neurtzen dute.






Erdiko nabeak hiru maila ditu:
a/
Leihoak. Beirateak, kolore eta marrazkidun kristalak eusten dituzten trazeria izeneko “nerbioetan” banatuta daude.

b/
Triforioa. Elizari buelta ematen dion korridore garaia da.

c/
Arkuak. Nabeak bereizten ditu. Zorrotzak dira, gotikoan
erabiltzen direnak.

Zutabe zilindrikoen gainean ezartzen dira eta hauetan gangaraino, sabairaino hazten diren beste txikiago batzuk.

Osatu elizaren zeharkako ebakidura hau detaileak ondo marraztuz eta arkuak (1), triforioa (2) eta
beirateak (3) markatuz.

























***************************
***************************
Gangak eta Giltzarriak:



Elizaren sabaia ez da laua, kurbatua baizik: honi ganga deitzen
zaio.
Zorrotza da, arkuak bezala.
Arretaz begiratzen badiozu, zera ikusiko duzu: harrizko bi nerbio
edo gehiago gurutzatu egiten direla izar gutxi-asko korapilatsuak
eginez.
Horregatik esaten zaio ganga izartua.






Osatu marrazkian falta diren gangaren zatiak.




*



Gangaren nerbioak gurutzatzen diren lekuetan
giltzarri deitutako elementu dekoratu batzuk
daude.











Giltzarri hauek lisoak izan daitezke edo irudi,
inskripzio edo lore eta hostoez apainduta egon.


Aurkitu gangaren giltzarri hauek eta markatu gorengo luzean marrazkian non kokatzen diren.


BELA NAGUSIA

Erretauka Nagusia:
Elizek zurezko altzariak dituzte Jesusen, Amabirjinaren edo santuren baten bizitza kontatzen duten margo
eta eskulturekin. Normalean elizetako hormetan jartzen dira. Eta erretaula deitzen dira.
Lekeitioko elizako erretaula nagusia Amabirjinari eskainita dago. Hainbat eskultura eta erlieberen
bitartez, Maria Jesusen amaren bizitza kontatzen digu. 12,5 metrotako altuera du eta 9,5 metrotako
zabalera. Bere estiloa gotikoa da, elizarena bezala. 1500. urte inguruan hasi ziren eraikitzen eta 1514.
urterako bukatuta zegoen.
Hauek dira erretaularen zatiak:



Txanbrana

Kalea

Kale tartea

Pisua

Bankua

Begiratu erretaulari
eta idatzi zenbat pisu,
kale eta kale tarte dituen.
Pisuak: ...........................
Kaleak: ..........................
Kale tarteak: ..................


********
Egileak:
Erretaula egitea artista askoren lana zen.
Artistetako bat erretaularen armazoi edo euskarriaz arduratzen zen (mihiztatzailea), beste batek euskarri honen dekorazioa zizelkatzen zuen (hozkatzailea), gero, eskultura eta erliebeak egiten zituena zegoen (eskultorea) eta, azkenik, artelanei kolorea ematen zien (polikromatzailea).

Lekeition, ez dakigu nor izan ziren mihiztatzailea, hozkatzailea eta eskultorea, baina bai polikromatzailea nor izan zen: Juan García Crisal.
1507. urtean hasi zuen bere lana eta 1514. urtean bukatu: zortzi urte!
Eta Chordon edo Pierris de Plumason bezalako laguntzaileak izanda! Frantsesak dirudite, ezta?.


Ez zen harritzekoa kanpoko artistek Bizkaiko elizetan, esate baterako Lekeition, lan egitea.

Jakin zerbait gehiago, zure monitoreari gaiari buruz galdetuz.

Esan dugunez, erretaulak istorio bat kontatzen du, komiki baten antzekoa da.
Eta Lekeitiokoak Amabirjinaren bizitzaren berri ematen digu erliebean eginda dauden biñetekin.
Zeuk ere konta diezagukezu zeure istorioa irudiekin. Erabili erretaula-eredu hau.
****************

Erretaulak Amabirjinaren bizitzari buruzko erliebe batzuk dauzka.
Erliebeetako batean, Haur bati bisita egiten dioten pertsonaia batzuk agertzen dira.
Eguberrietan ospatzen dugu gertaera hau. Osatuko zenuke istorioa?


Jesus

haitzulo

erregea

Maria

magoak

oparia
izarra





………… batzuk etorri
ziren Ekialdetik Jerusalenera;
……………….. handiak zekartzaten
eta hauxe galdetu zieten juduei: non
dago jaio zaizuen ………………..?
Izan ere, bere ……......…..
ikusi dugu zeruan, eta gurtzera gatoz.
Magoak Belenera joan ziren, eta
izarrak gidatu zituen bidean.
……………….. Haurra zegoen
……………….. heldu ziren eta
……………….. belaunetan jarrita
ikusi zuten. Orduan beren altxorrak
eman zizkioten.

**************
Gainera, erretaulan aingeruen, santuen, erregeen… irudiak
daude.
Arretaz begiratzen baduzu, gehienek beren istorioa
gogorarazten diguten eta beraiek identifikatzeko balio duten
sinbolo eta objektuak daramatzate.
Dabid erregea da pertsonaia horietako bat.
Israelgo bigarren erregea eta, gainera, Amabirjinaren arbasoa
izan zela kontatzen du bere istorioak.
Era askotara irudikatzen da: garaitu zuen Goliat erraldoiaren
burua daraman mutikoa, paparrean banda daraman profeta
zaharra… edo, kasu honetan bezala, heldu eta
errege musikari.
Errege denez, koroa eta kapa dotorea daramatza.

ua du Eta, musikari bezala, arpa deitzen den hari-instrument
eskuetan.


Aurkitu Dabid erregea eta osatu falta dena.



Polikromia:

Erretaulan koloreak garrantzitsuak dira. Hauekin euskarri edo armazoia apaintzen da eta bizia ematen diete eskulturei. Polikromatzea da artelanari kolorea ematea.
Lekeition, Juan García Crisal izan zen polikromatzailea eta ez zuen, gero, urrea urri erabili!
Erretaula nagusia tenpluko beste batzuekin konparatzen baduzu, ikusiko duzu zein sentsazio desberdina
eragiten duten kolorerik gabeko erretaula batek eta erretaula polikromatu edo urre-kolorekoak.
Gotikoan, artelanek polikromia luxuzko eta aberatsa zuten.
Zurari orri fin erara itsasten zitzaion urrea erabili zuten asko. Baita zilar-orriak ere eta hauen gainean
koloretako berniz gardenak jartzen zituzten, eta horrela oso distiratsu geratzen ziren (korladurak). Beste
batzuetan oihaletako brodatuak imitatzen zituzten igeltsuzko apaingarriak itsasten zituzten eskulturetan
(brokatu aplikatua). Eta, jakina, koloretako margoa.



Juan García Cristalek paleta hauetako bat erabil izuen, badakizu zein?
Hona hemen argibide batzuk erabili zituen koloreak zehatz ditzazun:


Zeruan eta itsasoan; pitufoengan eta boligrafoen tintan egotea dut atsegin. KOLOREA:
Odolak eta arrosek nire kolorea daramate. KOLOREA:
Kolorea ematen diot baratzeari eta freskotasuna basoei. KOLOREA:
Metalik maitatuena naiz eta erretaula apaindu dut. KOLOREA:
Meatzetan nago eta bitxietan noa. KOLOREA:
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*

****


Lekeiotik-Flandesera

“Lekeitiotik Flandesera” jokoa
Mahai-joko honetan gutxienez bi lagunek eta gehienez seik jolas dezakete.
Partehartzaileak, kostalde frantsesa, Ingalaterra eta Flandes zeharkatzen dituen bidaiari ekiten dioten marinel lekeitiarrak dira. Ibilbidean, era guztietako abenturak bizi dituzte.
Irten aurretik, bakoitzak bere fitxa-ontzia aukeratu eta bataiatu egingo du.
Taulan 63 lauki daude itsasoarekin, Lekeitiorekin, artearekin, e.a. zerikusia duten marrazkiekin. Jokalari bakoitzak dadoa bota eta ateratzen zaion zenbakiaren arabera laukiz lauki aurrera egingo du. Eta segun eta zein laukitan jausten den, aurrera edo atzera egingo du ala txanda batzuk bota gabe egongo da. 63. laukian dagoen Flandesera lehenengo iristen den jokalariak irabaziko du jokoa.
Balea: 5, 9, 23, 27, 32, 36, 41, 45, 50, 54, 59, 63 laukiak. Baletik balera eta egitekoa errepikatzera!
Itsas korrontea: 6, 12 laukiak. Itsas korrontea aurkitu duzu. Edo aurrera egingo duzu, 12. laukiraino edo atzera egingo duzu 6. laukiraino.
Ingalaterra: 21. laukia. Ingalaterrako kostaldera heldu zara. Hiru egunez (txandaz) atseden hartzea erabaki duzu, alabastro polit bat erosteko.
Ekaitza: 31. laukia. Ekaitz itzel baten eraginez hondoa jotzen duzu. Itxaron egin behar duzu, zauden lekutik beste itsasontzi bat igaro eta honek lagundu arte.
Dadoak: 26, 53 laukiak. Aurrera ala atzera egingo duzu dadoen beste laukira eta berriro botako duzu. Dadoetatik dadoetara eta berriro botatzera!
Matxinada: 42. laukia. Matxinada duzu itsasontzian. Denbora galtzen duzunez, zoaz 30.laukira.
Portua: 52. laukia. Flandesera heldu zara, Brujaseko portura. Itsasontzian daramazun artilea lehorreratzen duzu eta, bide batez, laute bat erosten duzu zure arbasoentzat. Sei egun (txanda) ematen dituzu bertan.
Garezurra: 58. laukia. Itsasontzi pirata agertu da zure bidean eta portura itzultzera derrigortzen zaitu. Zorigaiztokoa, zu! Zoaz 1. laukira..







Lau Karabela

Antiguako Ama:


Kondaira baten arabera, Maria Birjina Lekeition agertu zen elorri zuri baten gainean 730 inguruan.
Baina… istorio hau nahiko fikziozkoa da.
Antigoako Andre Mari hau da elizako piezarik zaharrena eta Lekeitioko zaindaria da.
Bere estiloa erromanikoa da eta 1200 ingurukoa da. Eta estilo honetan bereizgarri denez, aurrera begira
jarrita dago, Haurra belaunetan duela; aurpegiera serioa dute biek ala biek eta mugimendu gutxi.

*
Elizan Amabirjinaren hainbat eskultura dago eta estilo artistiko desberdinetakoak dira.
Andre Mariez gain, badaude Amabirjina irudikatzeko beste era batzuk ere. Bilatu eta konparatu
.
*
Hemen behean dituzu Amabirjinaren bi eskultura desberdin.
Antiguako Andre Mari eta Sortze Garbia.
Lotu geziekin irudi bakoitzari dagozkion ezaugarriak.

*
*
*.......................................geldi

*.......................................1200 inguru

*.......................................mugimendua

estilo barrokoa

arropa itsatsiak

lasaiera handiko arropak

estilo erromantikoa

eseria

adierazkorra

Aurrera begira jarrita

zutik

1750 ingurua

espresiorik gabea

gehiegi apainduta


*
*
*******

Bela Tokian

Nekaldiaren Erretaula:

Euskal Herriko portuetatik artilez, burdinez, ardaoz… beteriko itsasontziak ateratzen ziren Ingalaterra eta Flandeserantz.
Bueltan.
*
*
*
*
*
*
*

*
*
*
*
*
*
*
Beste produktu batzuk ekartzen zituzten, besteak beste, artelanak.

Dirudienez, horrela iritsi zen Lekeitiora Nekaldiaren erretaula.


Osatzen duten Jesusen Nekaldiaren bost erliebeek ematen diote izen hori.

Aurpegi eta arropetan detaile asko dauzkaten pertsonaia guztiz adierazkorrez beteriko pasarteak dira.
1500 inguruko arte flamenkoaren berariazko ezaugarria.
*
*
*
*
Erretaulan ikus ditzakegun detaile bitxien
artean, pertsonaien txano, kasko eta kapeluak daude.
Behean dituzu batzuk. Jarri txanoa jabeei !!!










Hemen agertzen dan loturari !!!!

" KALBARIORAKO BIDEA "

******

Hilarriak

Elizak esparru sakratuak dira. Horregatik, hildakoak
hobiratzeko leku bezala ere erabili ziren.
Familia ospetsuek kapera partikularrak eraiki zituzten,
bertan hobiratzeko. Eta askok eta askok hilarri artistikoak
(hilobiak ixteko tapak) zituzten.
Santa Ana kaperan letoizko bi hilarri daude; Flandesen
egin zituzten 1400 inguruan.
Luxu handiz jantzitako bi bikote –bertan hobiratutako
hildakoak– irudikatzen dituzte. Inskripzio batzuetan
beraien izenak ikusten dira; irakur ditzakezu? Eta arku
txikiez, loreez, abereez eta ehizako irudiez apainduta
daude. Pertsonaien oinetan, txakurrak eta lehoiak daude.
Beren maskotak ote dira?, ba ote dute esanahiren bat?




Jakin ezazu.

Demagun Flandeseko artista bat zarela eta
Lekeitioko merkatari batek hilarri bat eskatzen
dizula bere senideentzat. Diseina ezazu, eta ez
ahaztu inskripzioa, apaingarriak eta abereak
jartzea!




Alabastroak





Alabastro ingelesak dira 1400 eta 1500 bitartean
kanpotik heldu ziren beste pieza batzuk.
Flandeseko hilarriekin gertatzen zen bezala,
Ingalaterrara joaten ziren euskal marinelek
artelanak ekartzen zituzten bertatik.
Lekeition hainbat alabastro gotiko
ingeles dago.
Lotu puntuak eta horietako baten zati
bat ikusiko duzu. Aurkitu duzu?


Zama

Lotu geziekin argazkia eta dagokion testua.
Bilatu nori dagozkion xehetasun hauek. Eta jakin zerbait obrari buruz.

*
*
“Ondoren, gudua izan zen zeruan:
Mikel eta beronen aingeruak herensugearen
aurka. Herensugea eta beronen aingeruak
gogor borrokatu ziren, baina ezin izan
zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez
zen tokirik izan haientzat...”
Apokalipsia, 12, 7-9.


Gazteluaren antza dudan arren, itsasargia naiz
eta nire garrak itsasontziak gidatzen ditu.


Arteita familiaren ikurra naiz eta marinel,
armadore, merkatari eta militar ospetsu baten
gorpuzkia markatzen dut.


Noble batek Adarbakar baten adarra eduki
nahi zuen honen ahalmen magikoengatik.
Eta dontzeila batek kreatura hori erakartzen
zuela jakinekoa zenez, gizonak neskatxa
eder bat zuhaitz baten azpian jarri zuen eta
zain geratu zen. Handik gutxira, Adarbakarra
neskatxarengana hurbildu zen noblea eta bere
soldaduak han zeudela jakin gabe. Hauek
inguratu eta akabatu egin zuten, adarra kenduz.