martes, 24 de febrero de 2009

Lekeiotik-Flandesera

“Lekeitiotik Flandesera” jokoa
Mahai-joko honetan gutxienez bi lagunek eta gehienez seik jolas dezakete.
Partehartzaileak, kostalde frantsesa, Ingalaterra eta Flandes zeharkatzen dituen bidaiari ekiten dioten marinel lekeitiarrak dira. Ibilbidean, era guztietako abenturak bizi dituzte.
Irten aurretik, bakoitzak bere fitxa-ontzia aukeratu eta bataiatu egingo du.
Taulan 63 lauki daude itsasoarekin, Lekeitiorekin, artearekin, e.a. zerikusia duten marrazkiekin. Jokalari bakoitzak dadoa bota eta ateratzen zaion zenbakiaren arabera laukiz lauki aurrera egingo du. Eta segun eta zein laukitan jausten den, aurrera edo atzera egingo du ala txanda batzuk bota gabe egongo da. 63. laukian dagoen Flandesera lehenengo iristen den jokalariak irabaziko du jokoa.
Balea: 5, 9, 23, 27, 32, 36, 41, 45, 50, 54, 59, 63 laukiak. Baletik balera eta egitekoa errepikatzera!
Itsas korrontea: 6, 12 laukiak. Itsas korrontea aurkitu duzu. Edo aurrera egingo duzu, 12. laukiraino edo atzera egingo duzu 6. laukiraino.
Ingalaterra: 21. laukia. Ingalaterrako kostaldera heldu zara. Hiru egunez (txandaz) atseden hartzea erabaki duzu, alabastro polit bat erosteko.
Ekaitza: 31. laukia. Ekaitz itzel baten eraginez hondoa jotzen duzu. Itxaron egin behar duzu, zauden lekutik beste itsasontzi bat igaro eta honek lagundu arte.
Dadoak: 26, 53 laukiak. Aurrera ala atzera egingo duzu dadoen beste laukira eta berriro botako duzu. Dadoetatik dadoetara eta berriro botatzera!
Matxinada: 42. laukia. Matxinada duzu itsasontzian. Denbora galtzen duzunez, zoaz 30.laukira.
Portua: 52. laukia. Flandesera heldu zara, Brujaseko portura. Itsasontzian daramazun artilea lehorreratzen duzu eta, bide batez, laute bat erosten duzu zure arbasoentzat. Sei egun (txanda) ematen dituzu bertan.
Garezurra: 58. laukia. Itsasontzi pirata agertu da zure bidean eta portura itzultzera derrigortzen zaitu. Zorigaiztokoa, zu! Zoaz 1. laukira..







No hay comentarios:

Publicar un comentario