martes, 24 de febrero de 2009

BARRUKO AIZEAK

Eliza Gotikoa:


Eliza gotikoek erdiko nabea aldamenetakoak baino altuagoa dute.

Lekeition, erdiko nabeak 23,60 metrotako altuera du.

Zazpi pisuko eraikin batena bezalakoa.

Aldamenetakoek erdia neurtzen dute.






Erdiko nabeak hiru maila ditu:
a/
Leihoak. Beirateak, kolore eta marrazkidun kristalak eusten dituzten trazeria izeneko “nerbioetan” banatuta daude.

b/
Triforioa. Elizari buelta ematen dion korridore garaia da.

c/
Arkuak. Nabeak bereizten ditu. Zorrotzak dira, gotikoan
erabiltzen direnak.

Zutabe zilindrikoen gainean ezartzen dira eta hauetan gangaraino, sabairaino hazten diren beste txikiago batzuk.

Osatu elizaren zeharkako ebakidura hau detaileak ondo marraztuz eta arkuak (1), triforioa (2) eta
beirateak (3) markatuz.

























***************************
***************************
Gangak eta Giltzarriak:



Elizaren sabaia ez da laua, kurbatua baizik: honi ganga deitzen
zaio.
Zorrotza da, arkuak bezala.
Arretaz begiratzen badiozu, zera ikusiko duzu: harrizko bi nerbio
edo gehiago gurutzatu egiten direla izar gutxi-asko korapilatsuak
eginez.
Horregatik esaten zaio ganga izartua.






Osatu marrazkian falta diren gangaren zatiak.




*



Gangaren nerbioak gurutzatzen diren lekuetan
giltzarri deitutako elementu dekoratu batzuk
daude.











Giltzarri hauek lisoak izan daitezke edo irudi,
inskripzio edo lore eta hostoez apainduta egon.


Aurkitu gangaren giltzarri hauek eta markatu gorengo luzean marrazkian non kokatzen diren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario