martes, 24 de febrero de 2009

BELA NAGUSIA

Erretauka Nagusia:
Elizek zurezko altzariak dituzte Jesusen, Amabirjinaren edo santuren baten bizitza kontatzen duten margo
eta eskulturekin. Normalean elizetako hormetan jartzen dira. Eta erretaula deitzen dira.
Lekeitioko elizako erretaula nagusia Amabirjinari eskainita dago. Hainbat eskultura eta erlieberen
bitartez, Maria Jesusen amaren bizitza kontatzen digu. 12,5 metrotako altuera du eta 9,5 metrotako
zabalera. Bere estiloa gotikoa da, elizarena bezala. 1500. urte inguruan hasi ziren eraikitzen eta 1514.
urterako bukatuta zegoen.
Hauek dira erretaularen zatiak:



Txanbrana

Kalea

Kale tartea

Pisua

Bankua

Begiratu erretaulari
eta idatzi zenbat pisu,
kale eta kale tarte dituen.
Pisuak: ...........................
Kaleak: ..........................
Kale tarteak: ..................


********
Egileak:
Erretaula egitea artista askoren lana zen.
Artistetako bat erretaularen armazoi edo euskarriaz arduratzen zen (mihiztatzailea), beste batek euskarri honen dekorazioa zizelkatzen zuen (hozkatzailea), gero, eskultura eta erliebeak egiten zituena zegoen (eskultorea) eta, azkenik, artelanei kolorea ematen zien (polikromatzailea).

Lekeition, ez dakigu nor izan ziren mihiztatzailea, hozkatzailea eta eskultorea, baina bai polikromatzailea nor izan zen: Juan García Crisal.
1507. urtean hasi zuen bere lana eta 1514. urtean bukatu: zortzi urte!
Eta Chordon edo Pierris de Plumason bezalako laguntzaileak izanda! Frantsesak dirudite, ezta?.


Ez zen harritzekoa kanpoko artistek Bizkaiko elizetan, esate baterako Lekeition, lan egitea.

Jakin zerbait gehiago, zure monitoreari gaiari buruz galdetuz.

Esan dugunez, erretaulak istorio bat kontatzen du, komiki baten antzekoa da.
Eta Lekeitiokoak Amabirjinaren bizitzaren berri ematen digu erliebean eginda dauden biñetekin.
Zeuk ere konta diezagukezu zeure istorioa irudiekin. Erabili erretaula-eredu hau.
****************

Erretaulak Amabirjinaren bizitzari buruzko erliebe batzuk dauzka.
Erliebeetako batean, Haur bati bisita egiten dioten pertsonaia batzuk agertzen dira.
Eguberrietan ospatzen dugu gertaera hau. Osatuko zenuke istorioa?


Jesus

haitzulo

erregea

Maria

magoak

oparia
izarra





………… batzuk etorri
ziren Ekialdetik Jerusalenera;
……………….. handiak zekartzaten
eta hauxe galdetu zieten juduei: non
dago jaio zaizuen ………………..?
Izan ere, bere ……......…..
ikusi dugu zeruan, eta gurtzera gatoz.
Magoak Belenera joan ziren, eta
izarrak gidatu zituen bidean.
……………….. Haurra zegoen
……………….. heldu ziren eta
……………….. belaunetan jarrita
ikusi zuten. Orduan beren altxorrak
eman zizkioten.

**************
Gainera, erretaulan aingeruen, santuen, erregeen… irudiak
daude.
Arretaz begiratzen baduzu, gehienek beren istorioa
gogorarazten diguten eta beraiek identifikatzeko balio duten
sinbolo eta objektuak daramatzate.
Dabid erregea da pertsonaia horietako bat.
Israelgo bigarren erregea eta, gainera, Amabirjinaren arbasoa
izan zela kontatzen du bere istorioak.
Era askotara irudikatzen da: garaitu zuen Goliat erraldoiaren
burua daraman mutikoa, paparrean banda daraman profeta
zaharra… edo, kasu honetan bezala, heldu eta
errege musikari.
Errege denez, koroa eta kapa dotorea daramatza.

ua du Eta, musikari bezala, arpa deitzen den hari-instrument
eskuetan.


Aurkitu Dabid erregea eta osatu falta dena.



Polikromia:

Erretaulan koloreak garrantzitsuak dira. Hauekin euskarri edo armazoia apaintzen da eta bizia ematen diete eskulturei. Polikromatzea da artelanari kolorea ematea.
Lekeition, Juan García Crisal izan zen polikromatzailea eta ez zuen, gero, urrea urri erabili!
Erretaula nagusia tenpluko beste batzuekin konparatzen baduzu, ikusiko duzu zein sentsazio desberdina
eragiten duten kolorerik gabeko erretaula batek eta erretaula polikromatu edo urre-kolorekoak.
Gotikoan, artelanek polikromia luxuzko eta aberatsa zuten.
Zurari orri fin erara itsasten zitzaion urrea erabili zuten asko. Baita zilar-orriak ere eta hauen gainean
koloretako berniz gardenak jartzen zituzten, eta horrela oso distiratsu geratzen ziren (korladurak). Beste
batzuetan oihaletako brodatuak imitatzen zituzten igeltsuzko apaingarriak itsasten zituzten eskulturetan
(brokatu aplikatua). Eta, jakina, koloretako margoa.



Juan García Cristalek paleta hauetako bat erabil izuen, badakizu zein?
Hona hemen argibide batzuk erabili zituen koloreak zehatz ditzazun:


Zeruan eta itsasoan; pitufoengan eta boligrafoen tintan egotea dut atsegin. KOLOREA:
Odolak eta arrosek nire kolorea daramate. KOLOREA:
Kolorea ematen diot baratzeari eta freskotasuna basoei. KOLOREA:
Metalik maitatuena naiz eta erretaula apaindu dut. KOLOREA:
Meatzetan nago eta bitxietan noa. KOLOREA:
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*
*

****


No hay comentarios:

Publicar un comentario